Gainean dugu...




Informazio gehiago agendan

Hurrengo ekintzak

Argibide gehiago:

2009-10-22: CASSAMANCE LIKINE Cassamancen bizi naiz erakusketaren inaugurazioa (19:30)

" Cassamance likine" (Cassamancen bizi naiz)
Idoia Beratarbide Arrieta
pintura erakusketa

16 formatu ertaineko koadroek osatzen dute erakusketa. Bertan Cassamancen ezagututako emakumeen erretratuak dira nagusi. Koadro hauen helburua protagonisten aurpegia baino haien begiradak harrapatzea da, beren bizipenek islatzen dituzten begiak, oroitzapenak, borrokak eta itxaropenak. Teknika mixtoa erabili dut.

PROIEKTUA CASSAMANCEKO EMAKUMEEKIN

Mikelazulo kultur elkartea bi aldiz egon da Cassamancean Diola kulturako eragile kultural eta sozialekin elkarlanean. Mikelazulok Cassamanceko hainbat herritan egindako proiektua sormenean oinarritua izan da batik bat (ikuskizun bat, hango eragile kulturalen lana ezagutu eta ezagutzera eman, lantegiak eskoletan...) eta horrekin batera urteetan zehar mantendu diren harremanak eta zubiak eraiki dira. Horri esker Euskal Herritik beste hainbat proiektu bultzatzea da helburua, beti ere herri mailatik, ahal den neurrian harreman zuzenetatik, bitartekaririk gabe. Cassamanceko herriak urte asko darama bere kultura propioaren, bere hizkuntzaren, bere existitzeko eskubidearen aldeko borrokan, eta Euskal Herritik elkartasuna adieraztea da helburua.

Horren guzti horren haritik sortu zen 2008ko bidaian Cassamanceko emakumeekin lan egiteko proposamena. Oussouye edo Djenbereng bezalako herrietan emakumeak oso ondo antolatuta daude, eta haien proiektuak babestu eta garatzen laguntzea dugu helburu ekimen honekin. Ideia honakoa da: emakumeei beraiek ekoizten dituzten esku lanak ("batik" teknikarekin egindako arropak, mantelak..., panpinak...) erosi lortutako diruaren bidez, gero Euskal Herrian saldu, eta saldutakoaren dirua berriz ere haiei enkargu berriak eginez itzuli. Helburua zera da, haien lana etengabe martxan egotea, etekin guztiak beraiei itzuliz. Azken ametsa litzateke "batik" teknikan oinarritutako nolabaiteko kooperatiba bat sortzea.

Erakusketan "Batik"ak erosteko aukera izango da.

2009-11-09: Sukaldaritza ikastaroa 2009

“Nik, Biotza, ostalaritza munduarekin loturik urte asko daramatzat, gurasoek jatetxe bat ireki zutelako gaztea nintzela, Urdaibaiko paraje trankil eta polit batean. Ahizpa eta biok laguntzen ibiltzen ginen nik 10-12 urte besterik ez nuela. Lana eta ikasketak batera eraman izan ditut beti: hasieran eskolan eta institutuan, UBI eta selektibitatea egin arte, eta geroago Leioako ostalaritza eskolan. Zirrikiturik izan dudanean, ikastaroak ere egin izan ditut informatikaz, hizkuntzaz, ardo dastaketaz...

Gaur egun aita eta amaren jatetxean nabil arduradun, beraien laguntzaz, jakina, amak, esaterako, sukaldean jo eta ke jarduten baitu oraindik ere. Argi dago Jose Elorrieta eta Asun Uribe gabe gure jatetxea, Urrutxuko Erretegia, ez litzatekeela bera izango. Nahi duzuenena, Muxikan aurkituko gaituzue: mahai berezia prestatuko dizuegu!”

Antzerki topaketak 2010

Leon 3. Basauri (48970). Bizkaia. Telefonoa: 94 440 90 16. e-posta: euskarabila@topagunea.com   Bulego ordutegia: 18:00 - 20:30 (astelehenetik ostegunera)